Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia

Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia
Unión, Progreso y Democracia (UPyD)
BozeramaileaGorka Maneiro
Sorrera2007
Desegitea2020
Egoitza nagusiaMadril
Ideologia politikoaprogresismoa
sozial-liberalismoa[1]
laizismoa[2]
zentralismoa[1]
konstituzionalismoa[3]
Europako federalismoa
Zeharkakotasuna
espainiar abertzaletasuna[4]
espainiar nazionalismoa
www.upyd.es

Batasuna, Aurrerapena eta Demokraziagaztelaniazko UPD nahiz UPyD siglez ezagunagoa— (gaztelaniaz: Unión, Progreso y Democracia[5][6][7][8]) 2007. urtean Espainian sortutako eta 2020. urtean desagertutako alderdi politiko bat izanzen. Nagusiki, espainiar nazionalismoan oinarritutako pentsamoldea zuen.[9]

Alderdiaren bultzatzaileak Aski da! taldearen barnean sortutako Plataforma Pro taldean antolatu ziren, alderdia sortzeko bidean. Bultzatzaile nabarmenen artean euskal herritarrak badaude, hala nola Fernando Savater, Rosa Díez eta Carlos Martínez Gorriarán.

Alderdiaren bultzatzaileen esanetan, alderdia «antinazionalista» zen. Espainiar Estatuko nazionalismo periferikoaren aurkako jarrera argia zuen, batez ere Euskal Herrikoaren eta Kataluniakoaren aurkakoa. Espainian nazio bakarra zegoela aldezten zuen, eta sutsuki haren batasunaren alde egiten zuen. Era berean, Espainiako Konstituzioa erreformatzea eskatzen zuten, Espainian federalismoa simetrikoa izan zedin.

Fernando Savater, alderdiaren sorrera ekitaldian.
  1. a b (Ingelesez)UPyD. Ideology: centralism, social liberalism. Political Position: Centre - European Social Survey
  2. (Gaztelaniaz) «UPyD es un partido progresista, laico y liberal» DiarioSur (Noiz kontsultatua: 2010-02-09).
  3. (Gaztelaniaz)UPyD y Ciudadanos no pueden resignarse a ser irrelevantes - Editorial El Mundo
  4. (Gaztelaniaz)Rosa Díez: «ser patriota español no es otra cosa que defender los valores comunes»
  5. Unión, Progreso y Democracia (UPyD) - Eusko Legebiltzarra
  6. Unión, Progreso y Democracia[Betiko hautsitako esteka] - Europarako Liberalen eta Demokraten Aliantza
  7. Unión, Progreso y Democracia - Europako Parlamentua
  8. (Gaztelaniaz)Grupo municipal Unión, Progreso y Democracia - Burgosko Udaletxea
  9. https://www.eldiario.es/politica/restos-naufragios-upyd-partido-aspiraba-ocupar-centro-resiste-desaparecer_1_6444041.html

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne